Martxan da dagoeneko Errigoraren uberriko kanpaina. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean, eta oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epea zabaldu dute. Martxoaren 24ra arte iraungo du kanpainak, eta eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian). Azkoitian Hizkin, Lujanen eta AEKn eskuratu ahalko da informazioa, baina eskaerak webgune eta telefono bidez egin beharko dira. Banaketa, berriz, azoka plazako lokalean egingo da.
Gainera, bazkideen artean zozkatzeko bi otarre eder eskaini dizkio Maxixatzeni, eta bazkideek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.
Zozketan parte hartu nahi duten Maxixatzeneko bazkideek maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera idatzi beharko dute mezua, Errigora saskia izenburuarekin. Mezuan bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.