'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatuak girotu zuen Baztartxoko larunbat arratsaldea

Anartz Izagirre

Lau bertsolariak eta gai-jartzailea agertoki gainean. (Azkoitiko Udala)

Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Maddalen Arzallus eta Jone Uria aritu ziren bertsotan Baztartxoko agertokian. Bertsoei musika jartzeaz, berriz, Gari Otamendi eta Araitz Bizkai arduratu ziren, eta Saroi Jauregi izan zen gai-jartzailea.

Ez da kasualitatea bertso saio musikatua izan zen atzo, larunbata, Baztartxo antzokian. Lau bertsolari igo ziren antzokiko agertokira: Ane Zuazubiskar, Alaia Martin, Maddalen Arzallus eta Jone Uria. Bertsoei musika jartzen, berriz, Gari Otamendi eta Araitz Bizkai izan ziren, eta gai-jartzaile moduan Saroi Jauregi.

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira Azkoitiko Udalak antolatutako saioa izan zen atzokoa, eta emanaldi horren bidez ikusarazi nahi izan zuten gizonez bakarrik osaturiko bertso saioak ere ez direla kasualitatez antolatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide