Razvan Suma biolontxelo-jotzaileak eta Josu Okiñena pianistak kontzertua eskaini dute gaur, igandea, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Batura Zikloaren barruan girotu dute eliza bi musikariek, eta Euskal Herriko eta Transilbaniako musika eskaini dute. Herritar ugari bertaratu da parrokiara emanaldia zuzenean jarraitzera.
Batura Zikloaren helburua "euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa batzea eta elkarrekin eskaintzea" da, baita "euskal musika konposizio unibertsal handien mailan kokatzea" ere. Nazioartean ezagunak diren artistek parte hartzen dute egitasmoan; antolatzaileen arabera, publikoari bi errepertorioak eskaintzen dizkiete modu "hurbil, atsegin eta didaktikoan".
Kontzertuko programan, besteak beste, Schumman, Aita Donostia, Tomas Garbizu, Lavilla, Faure eta Piazzolakonpositoreen obrak eskaini dituzte Suma eta Okiñena muskariek.