Txalonerrekako eta Txerloiako lanen inguruan Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak egindako hitzarmenaz ariko dira gaurko udalbatzarrean

Aitziber Arzallus 2021ko ots. 24a, 09:10

Azkoitiko udaletxea.

Gaur, asteazkena, egingo dute otsaileko udalbatzarra udaletxeko bilkura aretoan, 19:00etan hasita.

Gaur, asteazkena, otsaileko udalbatzarra egingo dute Azkoitiko udal ordezkariek. 19:00etan hasiko dute bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta gai zerrenda luzea izango dute lantzeko. Alde batetik, Txalonerrekako uren sarearen konponketa lanen eta Txerloian egin behar dituzten lanen inguruan Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak egindako hitzarmenaz ariko dira; eta bestetik, ostalaritzari lotutako bi mozio aztertuko dituzte: herriko ostalarien ordezkariek aurkeztutakoa bata, eta horren aurrean PSE-EEk aurkeztutakoa bestea. Horiez gain, Martxoaren 8aren harira EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako adierazpena ere izango dute hizpide.   

Hona hemen eguneko gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  2. Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eta Azkoitiko Udalaren arteko hitzarmena onestea, Txalonerreka auzoan uren sarearen konponketa eta Txerloian egin beharreko lanen ingurukoa.
  3. Transferentzia bidezko 1 zenbakidun kreditu aldaketaren onespena.
  4. Azkoitiko ostalarien ordezkaritzak aurkeztutako mozioa.
  5. PSE-EE udal taldeak aurkeztutako mozioa, ostalarien ordezkaritzaren mozioaren aurrean.
  6. EAJ eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako Martxoaren 8ko adierazpena.
  7. Behin betiko onespenen berri ematea.
  8. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  9. Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide