Txistu eta pianoforte kontzertua eskaini dute Intsaustin Irigoienek eta Arakistainek

Nerea Uranga

Txistu eta pianoforte kontzertua eskaini dute gaur eguerdian Intsausti jauregian, Peio Irigoien txistulariak eta Ignacio Arakistain piano jotzaileak. Kutxa Fundazioak Kutxa Kultur Plazako pantaila handian eskaini du emanaldia, Tabakaleran, eta emanaldia online jarraitzeko aukera ere eskaini dute.

Hainbat konposatzaileren piezak jo dituzte bi musikariek; besteak beste, 5. tonuko Sonata Do Maiorrean (Jose Larrañaga), Txirularako Sonata Mi Maiorrean, BMW 1034 (J.S Bach) eta Suitea Mi Menorrean (J. Hotteterre).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide