Bigoterik Gabea antzerki taldearen K-Baret antzerki musikala bueltan da. Hurrengo asteburuan, hau da, otsailaren 27an eta 28an, emanaldi bana eskainiko du 12:00etan hasita, Baztartxo antzokian. Taldeak azaldu duenez, gainera, Marea Urdina elkartearekin kolaboratuko du oraingo honetan; izan ere, lortutako irabazien zati bat Marea Urdinari emango diola jakinarazi du antzerki taldeak.
Antzerki taldeak azpimarratu du Azkoitiko bi emanaldietarako eta aurrerantzean egingo dituzten ikuskizunetarako "gauza berriak" prestatu dituztela. Herriko bi emanaldietarako sarrerak datozen egunetan Entradium plataformaren bitartez online jarriko dituztela aurreratu dute.