Hiru film eskainiko dituzte datorren ostiraletik astelehenera bitartean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko ots. 17a, 08:30

Larunbatean ez da film emanaldirik izango antzokian, 'Konpromisoa' antzezlana eskainiko baitute Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek.

Datorren ostiraletik astelehenera bitartean hiru film eskaniko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean Zinetogramek antolatutako zine forumaren txanda izango da. Never, rarely, sometimes, always filma eskainiko dute, 19:00etatik aurrera. Larunbatean, aldiz, ez da film emanaldirik izango Konpromisoa antzezlana dela eta. Emanaldirako azken sarrerak gelditzen dira salgai

Igandean, 16:30ean haurrentzako Tofu, el pequeño guerrero filma emango dute antzokian, eta 19:00etan, La chica del brazalete filma. Astelehenean, ikuslearen egunean, berriz ere La chica del brazalete filma eskainiko dute, 19:00etan.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Never, rarely, sometimes, always filma

Tofu, el pequeño guerrero filma

La chica del brazalete filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide