Mozorroak eta maskarak jantzita, karnabalak ospatu dituzte Azkoitiko ikastetxeetan

Aitziber Arzallus 2021ko ots. 12a, 18:20

Kalean karnabalik ezingo da ospatu aurten, baina Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetan gaur ospatu dituzte. Eguraldi tristeari mozorro koloretsuekin egin diete aurre, eta musikarik eta dantzarik ez dute falta izan.   

Ezohiko moduan bada ere, mozorroak soinean jantzi eta karnabalak ospatu dituzte Azkoitiko ikastetxeetan. Haurrek, gaztetxoek eta irakasleek ez diete uko egin inauteriei, eta osasun neurriak zorrotz errespetatuta mozorroen festa egin dute egunean zehar ikastetxeetan. Hona hemen gaurko egunak ikastetxeetan utzitako hainbat argazki. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide