Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Azkoitiko Udalak 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua antolatu du martxoaren 6rako. Bertsolariak eta gai-jartzaileak, guztiak izango dira emakumezkoak. Ez da kasualitatea denak emakumezkoak izatea. Emanaldiarekin ikusarazi nahi dute gizonezkoz bakarrik osaturiko bertso saioak ere ez direla kasualitatez antolatzen, batzuetan kontrakoa aurgudiatzen den arren.
Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Jone Uria eta Maddalen Arzallus bertsolariek parte hartuko dute Azkoitiko saioan, eta Saroi Jauregi arituko da gai-jartzaile lanetan. Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariak, berriz, bertsoei musika jartzeaz arduratuko dira.
'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatuan umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituzte. Bertso saiorako sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke. Entradium plataforman jarri dituzte eskuragai, zortzi euroren truke.