Gaia: Dena desberdina
Doinua: Aita izena kanta beharrak.
Hilabetea hasi orduko
Santa Ageda bezpera
inauteriak otsail erdian
parrandarako aukera
ez parrandarik ta ez festarik
ta pandemia aurrera
noizko itzuliko ote da hau
dena normalitatera
zenbat aldatu zaigun guztia
urte batetik bestera
Zein handia den Covidak hemen
sortutako eromena
apurtu dira aspalditikan
geneuzkan mila eskema
zein papel zaila langabe edo
baita ostalariena
nahiz ta festarik ez den izango
hilabetetan barrena
ez daigun ahaztu geure eskutan
dagoela ia dena!