'El padre' eta 'Mina y el mundo de los sueños' filmak eskainiko dituzte larunbatetik igandera bitartean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021eko otsailaren 10a

Aste honetan ere ostiralean ez da film emanaldirik izango Baztartxo antzokian.

Datorren larunbatetik astelehenera bitartean, El padre eta Mina y el mundo de los sueños filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, otsailak 12, ez da film emanaldirik izango, baina larunbatetik astelehenera bitartean egunero 19:00etan El padre filma eskainiko dute. Haurrentzako Mina y el mundo de los sueños filma, berriz, igandean 16:30ean hasiko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

El padre filma

Mina y el mundo de los sueños filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide