Azkoitia Lagunkoiaren bilera izango da etzi Elkargunean

Anartz Izagirre

Azkoitia Lagunkoiaren iazko bileretako bat.

18:00etan hasiko da bilera, eta edonork izango du bertan parte hartzeko aukera. Adin nagusiko herritarren bizi kalitatea hobetzeko lanean dihardu taldeak.

Azkoitia Lagunkoiak bilera egingo du etzi, asteazkena, Elkargunean, 18:00etan hasita. Taldearen helburua herritarren bizi kalitatea hobetzea da, bereziki adin nagusiko pertsonena. Bilera irekia izango da, eta taldearen jardueran interesa duen edonork parte hartu ahal izango du bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide