Urko Sudupek irabazi du Maxixatzenek eta Uztarriak Juaristi ISBren Zilarrezko LEB Ligako Kopako finalaren harira antolatutako porra. 118 lagunek parte hartu dute lehiaketan guztira, 22 lagunek Maxixatzenen eta 96k Uztarrian.
Hala eta guztiz ere, inork ez du Juaristi ISBren aldekoa izan den 82-84 emaitza asmatu. Parte hartzaile batzuk markagailu zehatzetik oso-oso gertu egon badira ere, zozketa bidez erabaki behar izan dute bi hedabideek finaleko porra. Hori horrela izanik, Maxixatzenen parte hartu duen Urko Sudupek jasoko ditu ISBk emandako motxila eta Azpeitiko Txintxu gozotegiaren bi lagunentzako gosariak.
Maxixatzen eta Uztarria astelehenean jarriko dira harremanetan irabazlearekin.