Maider Galarza ipuin kontalaria Aizkibel liburutegian izan da gaur, larunbata. 'Maleta kontuak' saioa eskaini die HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako hogei bat neska-mutili. Segurtasun distantziak eta neurriak tarteko, aurrez izena emandako umeak izan dira liburutegian.
Maider Galarza ipuin kontalariaren maletan denetarik sartzen da, eta horiek izan ditu hizpide gaur liburutegian: elefanteak, kalabazak, baita erraldoiak ere. Horien inguruan Galarzak gordetzen dituen sekretuak ezagutu dituzte haurrek.