'Hasta el cielo', 'Las mil y una' eta 'Los Croods 2' filmak ikusgai datozen egunetan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko urt. 27a, 08:30

Aste honetan eskainiko dute Zinetogramek antolatutako zine foruma; larunbatean 18:00etan izango da saioa.

Datorren ostiraletik astelehenera bitartean hiru film ikusteko aukera egongo da Baztartxo antzokian. Ostiralean, igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 19:00etan hasita eskainiko dute Hasta el cielo filma.

Larunbatean, Zinetogramek antolatutako Las mil y una zine foruma emango dute, 18:00etan hasita. Haurrentzako aste honetako filma, berriz, Los Croods 2: una nueva era filma izango da, eta igandean 16:30ean emango dute.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Hasta el cielo filma

Las mil y una filma

Los Croods 2: una nueva era haurrentzako filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide