XXXIX. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketak baditu saridunak. Epaimahaiak jakitera eman duenez, lehiaketako lehen saria Ainara Uranga Repulles azkoitiarrak irabazi du Marinela ipuinarengatik. Aurten guztira 34 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta lehiaketan banatu ohi dituzten hiru sariak herritarrek jasoko dituzte; izan ere, bigarren saria iaz hirugarren saria jaso zuen Marta Alberdi Urteagak eskuratu du Isiltasunaren Oroimena lanarengatik. Hirugarren saria, berriz, iaz lehiaketa irabazi zuen Juan Ramon Alberdi Ibarmiarentzat izango da Gurpil Kontua ipuinarengatik.
Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatzen duten Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa. Bi erakundeek jakinarazi dutenez, sari banaketa ekitaldia otsailaren 12an egingo dute, baina une horretan indarrean dauden "osasun eta segurtasun neurrien arabera" antolatuko dute ekitaldia.