'Perfumes' eta 'Mi amigo pony' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021eko urtarrilaren 20a

Astebururako programatuta dauden bi filmak ohiko ordutegietan eskainiko dituzte.

Datorren ostiraletik astelehenera bitartean bi film ikusteko aukera egongo da Baztartxo antzokian: Perfumes eta Mi amigo pony. Helduentzako Perfumes filma ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 19:00etan hasiko da. Haurrentzako Mi amigo pony filma, bestalde, igandean 16:30ean hasiko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Perfumes filma

Mi amigo pony filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide