Anaitasunako emakumeen lehen taldeak Euskal Ligako neurketa jokatu zuten atzo, igandea, Txerloia futbol zelaian. Jokatu soilik ez, ordea; partida nagusitasun osoz irabazi zuten Gorka Zubizarretak gidatzen dituen neskek.
Anaitasunak 3 eta 0 hartu zuen mendean Barakaldo. Oihane Ucinek egin zituen partidako hiru golak: lehen gola atsedenaldia baino lehen, 41. minutuan sartu zuen; bigarrena, 58. minutuan; eta hirugarrena partidaren hondarrean, 89. minutuan.
Garaipen hori tarteko, sailkapenaren buruan segitzen dute Anaitasunako emakumeek. Jokatutako zortzi partidetatik zortzi irabazi dituzte, eta 24 punturekin, sailkapeneko lehen postuan daude. Datorren astean Zarautzen jokatuko dute denboraldiko hamaikagarren jardunaldia.