'El incoveniente', 'Martin Eden' eta 'Zapatos rojos y los siete trolls' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko urt. 13a, 08:30

Zine forumari dagokion filma larunbatean 18:00etan izango da. Gainerako egunetan helduentzako filmak 19:00etan eskainiko dituzte.

Datorren asteburuan El incoveniente, Martin Eden eta Zapatos rojos y los siete trolls filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. El incoveniente filma ostiralean, igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 19:00etan hasiko da. Larunbatean, Zinetogramek antolatutako Martin Eden filma izango da ikusgai 18:00etan. Haurrentzako Zapatos rojos y los siete trolls filma, berriz, igandean 16:30ean emango dute.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

El incoveniente filma

Martin Eden filma

Zapatos rojos y los siete trolls filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide