Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila ari da dagoeneko COVID-19 gaitzaren aurkako txertoa banatzen. Duela egun batzuk, esaterako, Osakidetzako langileak San Juan egoitzan izan ziren bertako kideei lehen dosiak banatzen, eta herritarren artean iritzi kontrajarriak eragin ditu txertoak. Erlo Telebistak txertoaren inguruko iritzia galdetu die Azkoitiko, Azpeitiko, Orioko eta Zarauzko herritarrei.