Euskadiko Suhiltzaileek Twitterren adierazi dutenez, Auzmendi bideko edukiontzi batek su hartu zuen atzo, ostirala, 23:00ak aldera, eta suhiltzaileak sua itzaltzera joan ziren. Urolako suhiltzaileen arabera, ez zen ezer larririk gertatu, eta udaltzainek aurretik sua itzaltzea lortu zuten; halere, gertakariaren lekura joan ziren sua ondo itzalita zegoela baieztatzera.