Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek ez dute aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko urtarrilaren 8an, 11n eta 12an, bulegoan obrak egin behar dituztelako. Egun horietan sailarekin harremanetan jarri nahi dutenek 943-85 71 74 telefonora deitu dezakete 09:00etatik 14:30era bitartean.