Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, sakagailuarekin irekitzen diren kaleko iturriak itxi egingo dituzte datozen egunetarako iragarri dituzten izozteek hondatu ez ditzaten. Iturriak barruan daraman malgukia izozten bada, mekanismoak funtzionatzeari uzten diola eta matxuratu egiten dela.
Udalak jakitera eman duenez herriko bi iturri matxuratu dira izoztuta. Hori horrela izanik, eguraldia baretu eta tenperaturak igotzen hasten diren bitartean, sakagailuarekin irekitzen diren iturriak itxita egongo direla azaldu du udalak.
Neurriak ez du eraginik izango sakagailurik ez duten iturrietan, esaterako, herriko plazako iturrian edota Barriketako iturrian. Udalaren arabera, bizikleta garbiguneko hoditeria bat ere lehertu da izotzaren eraginez. "Lehenbailehen" konpondu eta martxan jarriko dutela adierazi du erakundeak.