Gabonetako Errifa Potoloaren zenbakiak zozkatu ditu Herrixen merkatari elkarteak

Andoni Elduaien 2021ko urt. 7a, 10:33

ETK Informatikak, Iñaki Argazkiak eta Ikasi Group Solutions saltokiek banatu dituzte 500 euroko hiru sariak.

Herrixen merkatari elkarteak gaur, osteguna, zozkatu ditu 500 euroko hiru sariak; Gabonetako azken kanpaina izan da Herrixenek gaur zozkatutakoa. ETK Informatika, Iñaki Argazkiak eta Ikasi Group Solutions izan dira sariak banatu dituzten hiru guneak.

ETK Informatikako zenbaki saritua 11.562 zenbakia izan da, eta ordezkoa 11.472 zenbakia. Iñaki Argazkiak saltokiko zenbaki saritua, berriz, 12.464 zenbakia izan da, eta ordezkoa 12.356. Ikasi Group Solutions dendako zenbaki saritua, aldiz, 1.181 zenbakia izan da, eta ordezkoa 937 zenbakia.

Saritutako zenbakien jabeek 15 eguneko epea izango dute saria jasotzeko, eta epe hori gainditutakoan irabazlea agertuko ez balitz, ordezko zenbakiaren jabeak izango du lehentasuna. Irabazleek saria egokitu den saltokira joan beharko dute errifarekin saria jasotzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide