Atera dirtuzte elikagai bankuko zozketako zenbaki sarituak. Aurreneko sariaren –asteburupasa bi lagunentzat– zenbaki irabazlea 2.504 da. Ordezkoa, berriz, 1.066 zenbakia. Bigarren sariaren –afaria– zenbaki saritua 1.546 da. Kasu horretan ordezkoa: 0396. Hirugarren sariaren –otarrea– irabazlea 2.406 zenbakia da, eta ordezkoa 0887.
Saritutako zenbaki horietako bat dutenek urtarrilaren 16a baino lehen harremanetan jarri beharko dute Kontseilu Sozialistako kideekin krisilehengaibankua@gmail.com helbidera idatziz eta kontakturako telefono zenbakia emanez. Ordezko zenbakia dutenek kontaktuan jarri beharko dute urtarrilaren 17tik 26ra bitartean.