Ramona's First Evil Boyfriend Azkoitiko taldea Kutxa Kultur Musika programarako hautatu dute. Kutxa Fundazioak 107 hautagaietatik sei aukeratu ditu 2021eko ediziorako; tartean, azkoitiar bikotea. Antolatzaileen arabera, bilerak egingo dituzte taldeekin eta bakoitzaren premiak argituko dituzte, ondoren, estrategia adosteko. Sei taldeei musika industriarekin lotutako prestakuntza eskainiko die Kutxa Fundazioak, eta beren proiektua estudio profesional batean grabatzeko aukera ere izango dute. Horrez gain, taldeek entseatzeko gunea izango dute Tabakaleran, eta hainbat kontzertu emateko aukera ere izango dute.
Jose Mari Unanuek eta Andrea Pozok konfinamenduan sortu zuten Ramona's First Evil Boyfriend taldea, eta joan zen abuztuan zortzi abestiz osatutako lehen lana plazaratu zuten. Honako lotura honetan irakur daiteke Aitziber Arzallus kazetariak Unanueri eta Pozori egindako elkarrizketa.