Erregetako Loteriaren zozketa egin dute gaur, Errege egunez, eta 250.000 euroko hirugarren sariaren zati bat —5.587 zenbakia—, Azkoitian saldu zen. Hain zuzen ere, Kale Nagusiko 37. zenbakia duen administrazioan zenbaki hori zuen txartel bat saldu zuten, eta 25.020 euro jasoko ditu txartelaren jabeak. Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere saldu dituzte zenbaki bereko txartelak; besteak beste, Derion, Ermuan, Lasarte-Orian, Donostian eta Hondarribian.