Presoen urruntze politikarekin "behingoz" amaitzeko eta "euskal presoei sistematikoki ukatu zaien etxeratzeko bidea ahalbidetzeko gradu progresiboa" ezartzea eskatuko du Sarek larunbatean, urtarrilaren 9an, herriz herri egingo dituen mobilizazioetan. Azkoitiko Sarek deituta elkarretaratzea egingo da larunbatean, 17:30ean, herriko plazan.
Haur motxiladunek bizi duten "eskubide urraketa" ere salatuko dute Azkoitian; gogoan izanda herrian motxiladun bi haur bizi direla. Hala, larunbateko elkarretaratzera haurrak patineteekin joateko proposatu du Sarek.