Kantu Koloreren Ametsen urtebetetzea ikuskizuna izan zen atzo, igandea, 16:30ean, Elkarguneko estalitako kantxan. Barre ugari egiteko aukera izan zuten bertaratu ziren haurrek. Atzokoa izan zen Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak Gabonetarako antolatutako azken ikuskizuna; bihar arte jarraituko dute bestelako ekintzekin. Sarrera guztiak agortuta zeuden atzorako, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratu zirenek.