Ostalariek eta hornitzaileek auto karabana egin dute irtenbidea eskatzeko

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 31a, 16:27

Azkoitiko eta Azpeitiko ostalariek eta hornitzaileek protesta egin dute eguerdian, Azkoitiko plazatik abiatuta. Sektorea "egoera larrian" dagoela eta, "erreskate plana" eskatu dute auto karabanaren bidez.

COVID-19ak eragindako izurritea tarteko hartzen ari diren neurriak direla eta, ostalaritza "egoera larrian" dagoela adierazi dute beste behin Azkoitiko eta Azpeitiko ostalariek nahiz horien hornitzaileek. Haien ustez, orain arte jaso dituzten dirulaguntzak ez dira nahikoa. Horregatik, gaurko protestaren bidez, "irtenbidea eta sektorearentzako erreskate plana" eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari nahiz udalei. 12:00etan Azkoitiko plazatik abiatuta auto karabana egin dute, eta auto ugari elkartu da ostalarien aldarria lau haizetara zabaltzeko. Azkoitian eta Azpeitian barrena egin dute ibilbidea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide