Juanenea-Larrañaga eta Segurola-Barrenetxea IV bikoteak finalerdietan mendean hartuta lortu dute Ansa II-Aizpuru III eta Urriza-Labaka bikoteek erremonteko Binakako Txapelketako finala jokatzeko txartela. Atzo, larunbata, jokatu zituzten finalerdietako bi neurketak Hernaniko Galarretan. Hala, Iban Larrañaga erremontista azkoitiarrak finala jokatzeko aukera galdu du.
Ansa II.ak eta Aizpuru III.ak Juaneneari eta Larrañagari 40-33 irabazi zioten, finalerdietako aurreneko partidan. Bikote irabazleak txapelketa guztian erakutsitako maila azaldu zuen finalerdian, eta ligaxkako lau garaipenei beste bat erantsi zieten atzo.
Bigarren finalerdian, Urrizak eta Labakak 40-36 emaitzarekin hartu zituzten mendean Segurola eta Barrenetxea IV.a.