Gaur, 10:30 aldera iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Azkoitira. Ipintza auzoa bisitatu dute aurrena eta ondoren kalerik kale eta auzoz auzo ibili dira. Eguerdira bitartean herritarrak agurtzen ibiliko dira herrian barrena.
Azpeitian, aldiz, ezkutuan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi, eta haiei laguntzen aritu dira Etxearreta baserrikoak.