'El verano que vivimos' eta 'Pinocho' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko abenduaren 23a

Asteburu honetan ez da izango Baztartxon bestelako kultur ekitaldirik, eta filmak egun guztietan eskainiko dituzte.

Datorren ostiraletik astelehenera bitartean bi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian: El verano que vivimos eta Pinocho. Helduen filma ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 19:00etan emango dute. Haurrentzako Pinocho filma, aldiz, igandean 16:30ean izango da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

El verano que vivimos filma

Pinocho filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide