Udalak herritarrak zoriontzeko Gabonetako bideoa kaleratu du

Andoni Elduaien 2020ko abe. 21a, 10:34

Azkoitiko Udalak Bizkargi Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean egin du Gabonetako bideoa.

Gabonak badatoz izenburu hartuta, Azkoitiko Udalak gaur kaleratu du herritarrak zoriontzeko Gabonetako bideoa. Bizkargi musika eta dantza eskolarekin elkarlanean egin dute ikus-entzunezkoa.

Bideoaren grabaketa azaroaren 28an egin zuten herriko hainbat txokotan eta azken egun hauetan egin dituzte edizio lanak. Bideorako Gabonak badatoz abestia egin dute musika eskolakoek. Toy Story filmeko soinu banda erabili dute bideorako eta Aintzane Agirrebeña Bizkargiko pandero irakasleak egin du letra. Ahotsa, berriz, Paula Diazek jarri du. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide