Gabonak badatoz bideoa egin dute udalak eta Bizkargi musika eta dantza eskolak elkarlanean

Nerea Uranga

'Gabonak badatoz' bideoan parte hartu duten Bizkargi musika eta dantza eskolako kideak. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udalak herritarrak Gabonetan herritarrak zoriontzeko bideoa egin du Bizkargi dantza eta musika eskolarekin elkarlanean. Astelehenean, abenduaren 21ean, zabalduko du udalak. Bideoan parte hartu duten BIzkargiko kideak eskertu ditu udalak.

Gabonak badatoz izenburu hartuta, Azkoitiko Udalak herritarrak zoriontzeko bideoa egin du Bizkargi musika eta dantza eskolarekin elkarlanean. Bideoa astelehenean, abenduaren 21ean, zabalduko du udalak sare sozialetan. Bideoaren grabaketa azaroaren 28an egin zen herriko txoko ezberdinetan eta azken egun hauetan egin dira edizio lanak. Bideorako Gabonak badatoz abestia egin dute Musika Eskolakoek. Toy Story filmeko soinu banda erabili dute bideorako eta Aintzane Agirrebeña Bizkargiko pandero irakasleak egin du letra. Ahotsa, berriz, Paula Diazek jarri du.

Udalak eskerrak eman dizkie musika eta dantza eskola irakasle eta ikasleei bideoa egiteko egindako lanagatik eta parte hartzeagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide