Sugarren mende izeneko komiki liburua argitaratu berri du Asisko Urmeneta marrazkilari eta komikigile nafarrak. 1526. urtetik 1616. urtera bitartean Euskal Herrian izandako sorgin ehizari buruz idatzi eta marraztu du han, Euskal Herriko narratiba nazionalaren lehenbiziko oinarriak eraiki asmoz. Han jasotakoak azaltzen izan da gaur Azkoitian, eta ikusmina sortu du hitzaldiak; Elkarguneko areto txikia bete egin du.