Aurten ere Gabon gehigarria argitaratu du Urolako Komunikazio Taldeak, eta Maxixatzen, Uztarria, Baleike eta Karkara aldizkariekin eta Urola Kostako Hitza egunkariarekin banatu du. Gabon gehigarriaren azalean urte berriari eskatzen dizkiogun desioak eta nahiak azaleratu nahi izan ditugu, eta, orain, zuenak jakin nahi ditugu. Izan ere, 2020 urtea zaila bezain berezia izan da, eta atzean uzteko irrikaz gaude.
Horregatik, ondo pentsatu zer eskatzen diozun 2021 urteari, eta idatzi ezazu desio hori honako helbide honetan. Erantzun guztien artean bost sari banatuko ditugu. Hain zuzen ere, K5 upategiaren eskutik hiruna txakolin botila eta Larsabi elkartearen eskutik Latxa arkume zati bana.
Lehiaketan parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 8a izango da.