Datorren ostiraletik astelehenera bitartean bi film emango dituzte Baztartxo antzokian. El año que dejamos de jugar eta Dragoiaren gidaria filmak izango dira ikusgai. Larunbatean, abenduak 19, ez dute filmik eskainiko, Goiko Gela gospel taldeak emanaldia duelako Baztartxon, 19:00etan.
Ostiralean, igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 19:00etan eskainiko dute El año que dejamos de jugar filma. Igandean, berriz, 16:30ean Dragoiaren gidaria haurrentzako filma emango dute euskaraz. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:
El año que dejamos de jugar filma
Dragoiaren gidaria filma