'Gabonak eta aulki hutsa etxean. Nola egin aurre?' hitzaldia izango da etzi Sendatzen zentroan

Anartz Izagirre

19:00etan hasiko da solasaldia eta Maider Etxeberriak gidatuko du. Osasun eta segurtasun neurriak hartuta egingo dute saioa.

Death Caferen barruko Gabonak eta aulki hutsa etxean. Nola egin aurre? solasaldia eskainiko dute etzi, asteazkena, Sendatzen zentroan. Maider Etxeberriak gidatuko du saioa, eta edonork izango du bertan parte hartzeko aukera. Osasun krisia medio, beharrezko segurtasun neurriak ezarriko dituzte aretoan. Saioaren inguruko informazio gehiago behar duenak Sendatzenera deitu (943- 47 78 69) edo sendazenazkoitia@azkoitia.com helbidera mezu bat bidal dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide