'La llorona', 'Shin Chan en Australia' eta 'Corpus Christi' filmak emango dituzte asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko abe. 9a, 08:00

'La llorona' filmeko irudi bat.

Larunbatean ez da film emanaldirik izango Baztartxon, Yllana taldeak 'Chefs' antzezlana eskainiko duelako.

Ostiraletik astelehenera bitartean hiru film ikusteko aukera egongo da Baztartxo antzokian. La llorona zine foruma emango dute ostiralean, 19:00etan. Larunbatean ez dute filmik emango, Yllana taldeak Chefs antzezlana emango baitu, 19:00etan.

Igandean, berriz, Shin Chan en Australia haurrentzako filma egongo da ikusgai 16:30etik aurrera. 19:00etan, berriz, Corpus Christi emango dute. Astelehenean, ikuslearen eguna, Corpus Christi filma emango dute berriz, 19:00etan.

Hona hemen film guztien aurrerapen bideoak:

La llorona filma

Shin Chan en Australia filma

Corpus Christi filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide