Miren Larrañaga Mendizabal izan da Zubiaurre igeriketa klubaren aurtengo zozketako sariduna. 0.174 zenbakiari esker, 2.000 euroko saria jaso du gaur, asteartea, herriko dendetan gastatzeko. Itziar Izagirre klubeko zuzendaritza batzordeko kideak eman dio saria Larrañagari.
Azken urteotan bezala, Zubiaurre igeriketa klubak Rural Kutxarekin eta Herrixen merkatari elkartearekin elkarlanean antolatu du zozketa, eta San Andres egunean ONCE-k zozkatutako zenbakiaren azken lau zenbakiekin bat egin duen errifak jaso du saria.