Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute bihar, abenduak 2, herriko plazan. Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baina azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere egongo da. 09:30etik 13:30era egingo dute herriko plazako arkupeetan berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.