Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzaren inguruko Ombuaren itzala filma egin nahi du; horretarako, 300.000 euro bildu nahi ditu, herritarrek egindako hamar euroko 30.000 ekarpenekin. Datorren ostegunean, hilak 26, Elkargunean izango da Patxi Bisquert Eguzki Art Zinema ekoiztetxeko arduraduna proiektua aurkezten, 19:00etan hasita, eta ikus-entzunezkoaren finantzazio prozesuaren zein filmaren gaineko informazioa emango du saioan.
Bisquertek egin du Ombuaren itzala filmaren gidoiaren egokitzapena, Koldo Izagirre idazlearen testuetan oinarrituta. Izagirrek azaldu zuenez, Otañori "merezi duen ikusgarritasuna" emango dio filmak.