Bulegok bi emanaldi egingo ditu abenduaren 8an

Aitziber Arzallus

Hasieran emanaldi bakarra iragarri bazuten ere, bi izango dira azkenean: 16:00etan bata eta 18:00etan bestea. 16:00etako emanaldirako sarrerak bihar 13:30ean jarriko dituzte salgai Bulego taldearen webgunean. 18:00etako emanaldirako sarrera guztiak, berriz, agortuta daude dagoeneko.

Bulego musika taldeak hiru abestiz osatutako EP berria aurkeztuko du abenduaren 8an Baztartxo antzokian. Hasiera batean, emanaldi bakarra iragarri zuten, 18:00etakoa, baina sarrerak ordu gutxian agortu zirela ikusita, bigarren emanaldi bat egitea hitzartu dute taldeak eta Azkoitiko Udalak. Bigarren emanaldi hori ere abenduaren 8an Baztartxon izango da, baina 16:00etan. Emanaldi horretarako sarrerak bihar, ostirala, 13:30ean jarriko dituzte salgai Bulego taldearen webgunean. Aurkezpen "berezia eta esklusiboa" izango dela aurreratu du Azkoitiko musika taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide