Meza, bazkaria eta opari banaketa eginda amaitu dute Adinduen Astea San Jose egoitzan

Andoni Elduaien

Aurrez aurreko bisiten ordez eskoletako ikasleen "bisita birtualak" jaso dituzte egoiliarrek, eta bideoen bidez jarraitu dituzte jaialdiak astean zehar. Atzo, berriz, azken eguna beren artean ospatu zuten, meza, bazkaria eta opari banaketa eginda.

Atzo, igandea, eman zioten amaiera San Jose Egoitzan Adinduen Asteari. Meza, bazkaria eta opari banaketa egin zituzten, eta azaldu dutenez "ederki gozatu" zuten. Astean zehar, berriz, zine forum saioak, txokolatadak eta bingo jolasak ere izan egin dituzte egoitzan.

Eskerrak eman asmoz, argazkiak bidali zituztela azaldu du udalak. "Faltan bota zaituztegu, baita senideak ere, baina oso aste ona bota dugu, goxo-goxo", azaldu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide