Zuhaitz Gurrutxagak 'FutbolisTOK' bakarrizketa saioa eskainiko du abenduaren 5ean, Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien

Bost urte eta gero agertokietara itzuliko da elgoibartarra ondu duen lan berriarekin. Baztartxo antzokian izango da emanaldia abenduaren 5ean.

Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa saioa eskainiko du abenduaren 5ean, Baztartxo antzokian. Duela bospasei urte Confidencias de un futbolisto lanarekin aritu zen herriz herri eta antzokiz antzoki futbolari ohi eta telebistako aurkezlea, eta agertokietara itzuli da orain FutbolisTOK izeneko euskarazko bakarrizketarekin.

Abenduaren 5ean izango da emanaldia, baina oraindik ez dute jakinarazi zein ordutan izango den, ezta bakarrizketa ikusteko sarrerak non eta noiz jarriko dituzten saltzen ere. Gurrutxagak Espainiako Lehen Mailan futbolean aritu zeneko bizipenak izango ditu hizketagai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide