Hasi dira Aizkibel Liburutegiko zientzia tailerrak, eta hainbat gaztetxok parte hartu zuten atzo, osteguna, pH-ari buruzko tailerrean. Substantzia azido eta basikoen kimikari buruzko saiakerak egin zituzten ikastaroan; halaber, pH-a zer den eta hura nola neurtu ere ikasi zuten saioan 8 eta 12 urte arteko gaztetxoek.
Bigarren saioa gaur, ostirala, izango da eta energia hidraulikoaz arituko dira bertan; energia berriztagarriak aipatuko dituzte ikastaroan, baita horiek ingurumenean duten inpaktu murritza ere. Horrez gain, jasangarritasunaren giltzarri den energiaren erabilera efizienteaz ere arituko dira.