Lan poltsa irekiko du Azkoitiko Udaleko Gazteria Sailak Gabonetarako antolatu nahi dituen ekintzetan begirale lanak egin nahi dituztenei zuzenduta. Datorren astelehenetik, azaroak 16, hilaren 27ra arte izango da lan poltsa horretan izena emateko aukera, Elkarguneko Gazte Zerbitzuan, 16:30etik 20:00etara.
Azkoitian bizitzea, euskaraz hitz egitea eta 18 urte beteta izatea "ezinbestekoak" dira lbegiraleen lan poltsan izena emateko, eta "baloratuko dira" aisialdiarekin lotutako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak, hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin lan esperientziaizatea edota EGA titulua. Lan poltsan izena eman nahi dutenek aipatutako arloetan izan ditzaketeen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, curriculumarekin batera,