Azaroa 11, San Martin eguna da. Aspaldiko usadioari jarraituz, haurrak eta ez horren haurrak Azkoitian dagoen izen bereko ermitara hurbiltzen dira kanpaia jotzera. Kanpai hotsa herri guztiko bazter guztietara barreiatu ohi da. Aurten, ordea, ez da kanpaia jotzerik izan. San Martin ermitako Ondaregunetik lortu du Maxixatzenek honako bideo hau.