Abenduaren 4an errealitate birtualaren saioa egingo dute, Elkargunean. Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak eta Azkoitiko Teknoguneak elkarrekin antolatuta, 17:30ean egingo dute tailerra. 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako saioa izango dela adierazi dute antolatzaileek.
Saioan parte hartu ahal izateko, ordea, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Azaroaren 20a baino lehen gazteria zerbitzuaren bulegoan eman beharko da izena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, plazak mugatuak izango dira.